Saskibaloiko bi talde denboraldi honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 9a, 14:43

GANBARA SASKI TALDEA
2008-2009 denboraldi berriari begira, Andoaingo bi talde lehiatuko dira saskibaloian. Albiste pozgarria, beraz. Boleiko taldea desagertu da, zoritxarrez. Albiste ona beraz saskibaloitik dator.  Senior mailan, mutilen taldean jokalari hauek arituko dira aurten: Iker Navascues, David Mendez, Eneko Zabala, Eñaut Iurramendi, Liam Wesney, Aitor Iurramendi, Imanol Borrero, Mikel Irigoien, Aitor Barrena, Iñigo Edeso, Crhistian Perez eta taldeko arduradun lanetan Nerea Rodriguez eta Xabier Olasagirre. Oscar Izagirre izango da entrenatzailea.

Kadete mailako taldeko kideak 2.mailan arituko dira. Hauexek, partaideak: Aitor Alcantara, Xabier Barbado, Xabat Petrikorena, Jon Luis Abad, Asier Lizaso, Jon Imanol Pinto, Marcos Ardiaka, Aitor Urretabizkaia eta arduradun entrenatzaile lanetan Aitor Iurramendi.
Taldeko kideek eta arduradunek eskerona adierazi nahi diete babesleei. Bereziki, Ganbara taberna (8 urtez) eta Lixone Nature (3 urtez).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!