Urnietako pilota albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 9a, 14:42

II. SAN MIGUEL TXAPELKETA
M.GARMENDIA-XABI SANTXO    22
MARKEL LIZEAGA-JON PAGOLA    16
Bitan ospatu da Urnietako txapelketa eta bitan Garmendia suertatu da garaile, Pagola azpitxapeldun. Kasu honetan final luze baten-ordubeteko iraupenekoa- ostean izan zen. Aipatzekoak dira Lizeagaren erasoaldiak, baina modu berean, baita Garmendiaren erantzunak eta Santxok zer modutako erremateak egiten zituen ere. Artean, Pagolak hasiera txarra izan zuen, bere pilotakadek lautan jo baitzuten txapa. Amaieran, alkate Mikel Izagirrek eta UKE Pilota Saileko arduradun Txema Gonzalezek banatu zituzten garaikurrak, udal pilotalekura bertaratu ziren herritarren aurrean.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA
URNIETA2 2-22 ZARAUTZ1
AITOR PAGOLA-ANDER OIARBIDE. KADETEAK. Ez zeuden ondo kokatuta, ezta partidan zentratuta ere. Ondorioz, aurkarien nagusitasuna agerian geratu zen, 14 tanto sakez eskuratuta. Urnietarrek lehen jardunaldian garaipen garbia eskuratu bazuten, oraingoan guztiz kontrakoa gertatu da. Datozen hitzorduei aurre egiteko, erregularragoak izan beharko dute.

EIBAR 16-22 URNIETA3
AHETZE ETXEBERRIA-JULEN LOITEGI. KADETEAK. Landutako garaipena izan zen Etxeberria eta Loitegirena. Eskenatoki egokian gainera, Eibarko Astelenan. Aurkariak ere ez hain indartsuak. Azken emaitzan, urnietarrak nagusi.

GIRIZIA2 40-39 URNIETA
BORJA FERNANDEZ-IÑAKI UNZALU. PALA MOTZA. AFIZIONATUAK.
Estraineko norgehiagokan urnietarrek zorterik ez zuten izan. Fernandezek eta Unzaluk irabazteko moduan jokatu zuten, eta amaieran ere oiartzuarrengandik tanto gutxira ziren. Baina azken unean aurkariak nagusitu ziren. Datorren partidan, Xabi Amantegik eta Antton Jauregik ordezkatuko dituzte.

ZAZPI ITTURRI 22-4 URNIETA
MIKEL GARAIALDE. AFIZIONATUA.
Norgehiagokako protagonistak aurkaria eta haren pilotakadak izan ziren. Sakez puntu gehiegi eskuratu zituen, nahikoak Garaialdek aurre egin ahal ez izateko.

ALDE ZAHARRA1 4-22 URNIETA
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. AFIZIONATUAK. Maila berriari ezin hobeto ekin diote, jarraian eskuratzen duten bigarren garaipena baita. Aurkariek behar baino huts egite gehiago izan zituzten. UKE-k afizionatuen mailara aurkezten duen lehen bikotea da. Hirugarren mailan hasi ohi dira, eta gero, lortutako emaitzen arabera, mailaz igo edo jaisten dira. Iragarpenak egiten hasteko goiz den arren, kirolari urnietarrak lehen postuetan egon litezke.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Eskuz binaka, Kadeteak
Lapke-Urnieta 2. Lazkao. Ost,10. 19:15
Urnieta 3-Alde Zaharra 2. Urnieta. Ig,12.
Eskuz binaka, Seniorrak
Urnieta-Behar Zana.  Urnieta. Lar,11.  
Eskuz banaka, Seniorrak
Urnieta-Bergara. Urnieta. Ig,12.
Pala motzean binaka, Seniorrak
Urnieta-Hernani. Urnieta. Ost,10. 21:30
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!