Urnieta K.E. futbola: kronikak eta asteburuko ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 9a, 14:40

URNIETA K.E.
EUSKALDUNA 4–0 URNIETA
INFANTILak. Urnietarrek oso ongi ekin zioten partidari eta markagailuan aurretik jartzeko aukera apartak izan zituzten. Gainera, defentsan Andoaindarren eraso gehienak gelditzeko gai ziren. Tamalez, korner batean etxekoak aurreratu ziren eta handik gutxira bigarren gola lortu zuten. Bigarren zatian beste bi gol lortu zituzten etxekoek baina azpimarratzekoa da Urnietako gaztetxoenek partida osoan azaldutako jarrera. Segi Horrela!!!

URNIETA 1–1 HERNANI
Golak: Josu.
Kadeteak. Lehenengo zatian gehiago izan ziren gorritxoak, eta horren ondorioz, gol bateko abantailarekin iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatia hernaniarrena izan zen. Gol aukera ugari alferrik galdu ondoren, azken minutuan sartu zuten berdinketaren gola. Arazoa da arbitroak horretarako arrazoi jakinik gabe,  ordurako zortzi minututan luzatua zuela partida.

URNIETA  2–2 AMAROZ
Golak: Yeray (2).
JUBENILAK. Lehen zati polita egin zuen etxeko taldeak Amaroz sendo baten aurka, eta atsedenaldira gol bateko abantailarekin joan ziren. Bigarren zatian, zelaian hobeto kokatu eta bi gol eginez aurretik jarri ziren tolosarrak. Azken minutuetan, eta txartel gorri baten ondorioz, hamar jokalariren aurka ari zirelarik, berdinketaren gola lortu zuten gorritxoek.   

URNIETA 1–0 USURBIL
NESKAK.

BETI ONA 1–1 URNIETA
ERREGIONALA. Urnietak bi aurpegi erakutsi zituen aurreko larunbatean. Hasierako minutuetan itxura ezinhobea erakutsi zuen. Etengabe aukerak sortuz eta atzealdean seguru. Baina lehen zatiko erdialdetik aurrera egindako akats ulertezinen eraginez, arerioek partidaren pisua hartu zuten. Bigarren zatian ez zen partidaren itxura aldatu. Zorionez, erasoan egindako aukera gutxien artean, Andoni Sorronek erdiratu eta Albert Fuentes-ek aurretik jarri zituen gorritxoak. Tamalez, Oreretako taldea partida berdintzeko gai izan zen Urnietarren beste akats bat probestuz. Izan ere, falta batean gorritxoen hesia iriki eta baloia sortu zen zulotik ate barrura sartu zen. Hemendik aurrera aukera gehienak Beti Onarentzat izan ziren, baina markagailua ez zen mugitu.


ASTEBURUKO PARTIDAK
URNIETA erregionala–Munibe
Urnieta. Igandea 12. 11:45
Ordizia–URNIETA neskak
Altamira. Larunbata 11. 17:00
Segura Goierri–URNIETA jubenilak
Alustiza. Larunbata 11. 16:00
Intxaurrondo–URNIETA kadeteak
Matigoxotegi. Larunbata 11. 10:30
URNIETA infantilak–Idiazabal
Urnieta. Larunbata 11. 11:45

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!