Lizaso-Esnaola larunbatean Amasan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 7a, 18:48

Iñaki Lizasok eta Antton Pebetek Aginagako finala galdu bazuten ere, Gipuzkoako txapelketari bikain heldu diote eta lehen bi partidak ongi irabazi dituzte.

Hirugarren partida, berriz, Jon Ander Esnaola beasaindarrarekin jokatu zuen Lizasok añorgatarren aurka, eta datozen bi asteburuak ere berarekin jokatu ditu. Izan ere, Behar-Zanako pilotaria den  Angeluko Antton Pebet atzelaria Argentinan da 22 urte azpiko Munduko txapelketa jokatzen ezker paretan.
Horrela bada, datorren larunbatean Amasako pilotalekuan 12:30tan hasita, Lizaso-Esnaola bikoteak Zumarragako Rodrigez-Insausti bikotea izango dute kontra. Partida gogorra eta orekatua espero da.
Gipuzkoako txapelketa jokatzen diharduten gainerako pilotari guztiek etxetik kanpora dituzte euren partidak. Aranburuk senior mailan buruz buru Añorgan jokatuko du, senior binakako Arretxe-Iraetak Urnietan, Jubenil mailako Karrerak, Ordozgoitik eta Inzak atsedena izango dute, Kadete mailako Artaza-Nazabal bikoteak Usurbilen dute zita, Otaño-Otaegik Zaldibian jokatuko dute eta azkenik, Otaegi eta Ezeizak Oiartzunen jokatuko dute partida.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!