Aizkardirekin Izki Parkera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 7a, 11:14

Urriaren 19an Izki Parkera irteera antolatu du Aizkardi mendi elkarteak. San Roman de Campezo herritik (820m) abiatuko dira mendizaleak eta Muela mendira igoko dira (1055m). Handik, Corres herria zeharkatu (Parkearen barrualdeko herri bakarra) eta Manchibio mendira igoko dira (932m).

Ibilbidea egiteko sei ordu eta erdi beharko direla aurreikusten dute antolatzaileek. Izena emateko 943 694 458 telefono zenbakira deitu behar da (Joxan). Bestela Aizkardi mendi elkarteko bulegoetara joan behar da. Izen-emateko epea urriaren 16an amaituko da.

Irteera goizeko 07:00etan izango da Olaederra kiroldegiaren paretik.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!