Erabilitako etxeko olioa eta hondakin arriskutsuen bilketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 3a, 20:48

Zizurkilgo Udalak, erabilitako etxeko olioa eta hondakin arriskutsuak Udal bulegoetan ere jasotzen direla gogorarazi dute. Hondakin horiek jasotzeko modu bat baino gehiago dagoela jakinarazi dute ondorengo Udal bandoan:

"Batetik, bilketa ibiltaria dugu, hau da, egun eta ordu zehatzetan Zizurkil Goiko kaleak zeharkatu eta Pasus plazan egoten dena.

Hurrengo hilabeteetako egunak hauek dira:
-Urriaren 8an
-Azaroaren 12an
- Abenduaren 10ean

Ordutegiak:

-Zizurkil Behean (Pasusen): 09:00-10:15
-Zizurkil Goian ibiltaria: 10:30-11:00

Hala ere, orain aukera dago edozein egunetan udaletxean zein Aurrerako bulegoetan jarri ditugun kaxetan uzteko bulegoak irekita dauden bitartean".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!