Arzak jatetxean bi afari eskuratzeko aukera San Markos mankomunitatearen kanpaina berrian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 3a, 16:42

San Markos mankomunitateak Zurekin egunero jarriko du martxan igandetik aurrera ogia saltzen den dendetan. Kanpainan parte hartzera animatu diren dendetan telazko zorroak banatuko dituzte. Hurrengo egunetan poltsa horrekin ogia erostera joanez gero zozketa batean parte hartzeko aukera izango da. Arzak jatetxean bi lagunentzako afaria, baita saria eman duen dendak ere. Zozketak azaroaren 4an eta abenduaren 4an egingo dira. Kanpaina honetan parte hartzen duten dendak identifikatzeko kartel bat jarriko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!