Xabier Celestino iruindarra Sanmieletako pintura lehiaketaren irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 3a, 11:12

Pasa zen igandean, irailaren 28an, egun osoan zehar Urnietako jaietako ohiko pintura lehiaketaren edizio berri bat egin zen. Aurten goan partehartzaileen kopuruak zertxobait behera egin baldin badu ere, lanen maila goian mantendu da. Helduen mailan irabazlea Iruñako Xabier Celestino Muñiz izan zen. Lehen urnietarraren saria Anabel Atxaga Lasak jaso zuen, eta partehartzaile gazteenaren saria Jon Yurramendi Bengoetxeak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!