Etxebizitzen ezaugarriak
Aipatu etxebizitzek Udalak ezarritako prezioa izango dute, merkatuko prezioa baino baxuagoa. Jabetzan emandako etxebizitza tasatuek titularren ohiko etxebizitza iraunkorra izan behar dute eta inola ere ezingo zaie beste pertsona batzuei utzi edota bigarren etxebizitza gisa edo bizileku ez den beste ezertarako erabili.
10 etxebizitza, trasteleku eta garaje-sail salduko dira. Etxebizitza eta gehigarriek, indarrean dagoen BOEren moduluaren prezioa bider 1.7 izango dute. Batez beste 96m2 erabilgarri izango dituzte. Besteak beste, haritz-egurreko parketa, egur bereko ateak, kristal bikoitzeko aluminiozko kanpoko itxiturak eta gas naturalez funtzionatzen duen banakako berogailua izango dituzte.
Onuradunek bete beharreko eskakizunak
Interesadunek adinez nagusiak izan beharko dute eta ondorengo eskakizunen bat bete beharko dute Villabonan erroldatuta egoteari dagokionez:
1.- Elkarbizitza unitateko kide batek gutxienez Villabona izan behar du ohiko bizileku eta bertan erroldatuta egon azken 5 urte hauetan, gaur egunera arte eta etenik gabe.
2.- Villabonan gutxienez 15 urte erroldatuta egon izana (etenaldiak izanda ere), eta egun, Villabonan erroldatuta egotea.
Horrez gain, beste bi baldintza:
-Elkarbizitza unitateko kide guztiek bete beharreko baldintza beste etxebizitzarik ez edukitzea da.
-Elkarbizitza unitateak 9.000 eta 52.500 euro arteko diru-sarrera ponderatuak izan behar ditu urtean.
Esleipenaren prozedura
Eskatzailearen izenekin behin-behineko zerrendak argitaratuko dira, eta ondoren, notarioaren aurrean zozketa egingo da.
Informazio gehiago eskuratzeko, 943 212 354 telefono zenbakira dei daiteke (Villabona Lantzen).