Eva Esnaolak urrezko domina lortu du 100 kilometrotako espainiako txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 2a, 19:39

Eva Esnaola, Hernanin bizi den urnietar korrikalariak balentria handia lortu zuen pasa zen igandean, Kantabriako Santa Cruz de Bezaman jokatutako espainiako txapelketan. 100 kilometrotako proban parte hartu zuen, eta 9 ordu, 3 minutu eta 40 segundoko denbora eginda lehen emakumea izan zen beteranoen kategorian. Sailkapen orokorrean hamaseigarren postuan iritsi zen, eta emakumezkoen artean bigarrena, kategori absolutoan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!