Udal bandoa, egoera politikoaren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Villabonako Udalak ondorengo bandoa plazaratu du gaur. "Udal honek, ilegalizazio estrategiaren bidez Euskal Herrian ezarritako salbuespen egoera salatzeko eta euskal herritarren eskubideak nahiz borondatea errespeta dadin exijitzeko, Herriaren borondatea errespetatu: Ilegalizaziorik ez! lelopean manifestazioa egiteko deia luzatzen du, eta herritarrei parte hartzeko gonbitea luzatzen die".

Eguna: Azaroak 3, ostirala

Ordua: 20:00etan

Nondik: Errebote plazatik 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!