Bezperan ekindako elkarlanari jarraipena eman asmoz, urnietarrak eta Continuitat taldeko kideak kalejiran irtengo dira jarraian. Gertukoak biziberritu eta dantza egiteko beste ohiturak ikasteko aukera izango da beraz. Bi dantza taldeen arteko elkartrukearen lehen fasea da hau. Gerora, Urnietako dantza taldekoak Torrella de Montgrí herrira joango baitira gonbidatu gisa.
Asteburu bete ekitaldi geratzen da oraindik. Poxta Zaharrek antolatutako mus txapelketa eta oilasko jana ostiralean, Koadrilen Eguna larunbatean. Emakumezko lagun taldeei, aurtengoan, gizonezkoenak gehituko zaizkie. Iluntzean, Tomakandelaren afaria eta salsa kontzertua. Sanmieletako azken txanpan berriz, herri kirol saioa eta zekor zein sagardo dastaketak. Eta ohi denez, zezen suzkoa eta azken trakarekin.