Plenuak, atzo eta gaur

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Atzo iluntzean, iraileko batzarra izan zen Adunako udaletxean. Bertan, beste gaien artean, Erriberako plan partziala, herriko plaza oinezkoentzat bihurtzeko obren lehiaketako pleguak, Uztartza tabernakoekin sinatu beharreko kontratua eta Udal-langileen trienioak aztertu ziren.
Gaur, ezohiko batzarra izango da udaletxean iluntzeko 20:00etan. “Salbuespen egoerari stop! Demokrazia Euskal Herrian!” mozioa bozkatuko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!