Urnietako pilota albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 1a, 18:07

KONTSEJUPEKO FINALA
Jende dezente hurbildu zen astearte arratsaldean urtero arkupeetan egiten den eskuzko pilota txapelketara:

  • Benjaminak, finala:Aratz Urdangarin 14–5 Inhar Oiartzabal
  • Alebinak, finala:Gorka Oiarbide 16–4 Beñat Goenaga
  • Infantilak, finala:Sergio Odriozola 18–15 Imanol Ansa


GIPUZKOAKO TXAPELKETA
URNIETA1 10–22 ANTIGUAKO
UNAI GARIN-ARITZ LIZASO. KADETEAK. Estraineko partidan ez ziren oso fin aritu Garin eta Lizaso. Hala ere, aintzakotzat hartzekoa da aurkariak adinez nagusiagoak izanik haien indarra agerian utzi zutela. Aurre egiten hasi ziren Antiguakoei, markagailuan bi tantoz aurreratzeraino. Gero berdinketa etorri zen, eta handik aurrera, galera.

URNIETA2 22–7 BEHAR ZANA
AITOR PAGOLA-ANDER OIARBIDE. KADETEAK. Aurreko partidarekin alderatuta, guztiz aurkako norabidea hartu zuen Pagolak eta Oiarbidek jokatu zutenak. Kasu honetan ere, aurkariak nagusiagoak ziren, baina urnietarren indarra nagusitu zen. Meritu handia dute etxekoek, Pagolak eskua minduta baitu. Ander Oiarbidek lan bikaina egin
zuen.

URNIETA3 18–22 ARRASATEKO2
JULEN LOITEGI-AHETZE ETXEBERRIA. KADETEAK. Etxekoek ondo jokatu ez arren, maila oneko aurkarien aurrean 18 tanto lortzeko gai izan ziren. Aurrelariak gantxoz egindako jaurtiketek kalte handia egin zieten urnietarrei, atzelariak berriz pilota ongi mugitzen zuen. Etxekoek eskuak gaizki zituztela amaitu zuten norgehiagoka.

ANTIGUAKO 4–22 URNIETA
MIKEL GARAIALDE. AFIZIONATUA. Entrenamendu saio bikaina burutu zuen Garaialdek, aurkaria ezkertia zela baliatuta. Une oro pilota batera eta bestera bidaltzen zuen. Sakeak ere oso egokiak.

URNIETA 22–7 OIARPE3
J.PAGOLA-M.GARMENDIA. AFIZIONATUAK. Debuta ezin zitekeen hobea izan. Jonek sakeekin eta boleaz egindako jaurtiketekin egoki asmatu zuen. Oraindik jubenil mailari dagokion adinean egon arren, oso ondo moldatu zen afizionatu mailakoen pilotara eta ez zuen huts egin.
ASTEBURUKO PARTIDAK
GIPUZKOAKO TXAPELKETA
Eskuz binaka, Seniorrak
Alde Zaharra-Urnieta. Loiola. Ost,3.
Eskuz banaka, Seniorrak
Zazpi Itturri-Urnieta. Amezketa. Ost,3.
Pala motzean, Seniorrak
Girizia 2-Urnieta. Oiartzun. Ost,3. 22:00
Eskuz binaka, Kadeteak
Urnieta 2-Zarautz 1. Urni. Lar,4. 11:30
Eibar-Urnieta 3. Eibar. Lar,4. 17:00

SAN MIGEL TXAPELKETA, FINALA
Jon Pagola-Lizeaga – Santxo-Mikel Garmendia. Urnieta. Lar,4. 19:00

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!