Ciclos Patxi, denboraldiko kronika

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 1a, 18:04

Ciclos Patxi taldea gustura dago egindako denboraldiarekin. Nesken mailan, Euskadiko Openeko sailkapen orokorrean Olatz Odriozola lehen postuan sailkatu da eta, elite mailan, Asier bigarren. Bi lasterkariek, gainera, Espainiako txapelketan 3. amaitu zuten taldeka Euskadirekin.

CICLOS PATXI-REN DENBORALDIA
Udan Euskal Herrian eta estatuan BTT txapelketa ezberdinetan lehiatu dira. Hona, Olatz Odriozolaren ikuspegia:

06/07 Heredia: Espainiako txapelketako erorikotik ez nintzen errekuperatu. Hala eta guztiz, parte hartzea erabaki nuen. Arazo mekanikoan direla eta, garaipenak alde egin zidan.  Asier Arregi 7.sailkatu zen eta 23 urte azpikoetan Gaizka Barrainkua (Urnieta Biyok) 3. postuan.

13/07 Labastida: Bizkarreko arazoak direla eta, lasterketa 2.postuan amaitu nuen. Gaizka Barrainkua 4. postuan.

27/07 Catañeda: Oraindik bizkarreko arazoekin nengoen.
Corro d´amunt (Cataluña), Espainiako bike maraton txapelketa: Bizkarreko arazoak sendatuta eta gustora entrenatuta, ilusioz beteta joan ginen Kataluniara. Karrera hasi eta berehala ohartu nintzen ez zela nere eguna izango. Gorputzak ez zidan erantzuten eta... amorrazio eta pena izugarriarekin 30. Km-an erretiroa hartu nuen.
Asier gustura ibili zen. Baina tija apurtu zuen eta berak ere erretiroa hartu behar izan zuen.

27/09 Gorliz (open): Neska bakarra izan nintzen lasterketan. Kadete eta jubenil mailako mutilen artean murgildu nintzen. Gustura ibili nintzen, badirudi aurtengo arazo fisikoei buelta ematen hasi naizela. Asier 7. postuan sailkatu zen.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!