Euskalduna Andoain, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 1a, 18:03

EUSKALDUNA
REAL UNION 5–0 EUSKALDUNA
PREFERENTE. Lehen zatian nor baino nor aritu ziren urdiñak atea hutsean utziz. Bigarren zatian goitik behera aldatu zen dena; lehen bi golak iritsi ziren eta, gainera, epaileak atezaina kanporatu zuen. Markagailuak ez du partidan zehar eta jokoan ikusitakoa erakusten.

EUSKALDUNA 0–3 OIARTZUN
JUBENILAK. Zalantzaz beterik irten ziren etxekoak eta, ezustea bada ere, garaipena aurkariarentzat izan zen.

HERNANI 0–1 EUSKALDUNA A
Gola: Aitor Arruti.
KADETEAK. Jokaldi bikainari esker gola eta hiru puntuak eskuratu zituen Andoaingo taldeak. Partidaren amaieran estuasunak igaro zituzten garaipenari eusteko.

EUSKALDUNA B 0–2 INTER
INTXAURDI 4–2 EUSKALDUNA NES

MUNDARRO 0–3 EUSKALDUNA
Golak: B.Arizaga, M.Ezeiza, I.Laskibar.
INFANTILAK. Jokoaren eta partidaren jabe izan ziren. Erasoan erraz aurkitzen zuten aurkarien atea, gol gehiago ere irits zitezkeen.

EUSKALDUNA 2–2 C.NOGALES
Golak: Jon San Jose, Guille Vicente.
ARETO NAC-1B. Aurten helburua mailari eustea izango da. Lehen zatiaren hasieran andoaindarrak izan ziren jaun eta jabe. Jokaldi eder batean lehen gola sartu zuten, baina lehen zatiko erdialdetik aurrera Astigarragakoak izan ziren nagusi eta lehen zatia amaitzerako markagailuari buelta ematea lortu zuten, atsedenaldira 1-2 ailegatuz. Bigarren zatian andoaindarrak markagailua berdintzeko prest atera ziren eta lortu ere lortu zuten, gol bikain bat sartuz.

ZARAUZTARRAK 1–5 EUSKALDUNA
Golak: Aratz (2), Abadia, G.Dominguez, A.Barragan.
ARETO 3.MAILA. Irteera gogorra zuen hasiera batean, baina erakutsitako joko bikainari esker 1-5 gailendu ziren. Denboraldiko lehen 3 puntuak etxera ekarri dituzte.


ASTEBURUKO PARTIDAK
Euskalduna Preferente–Hondarribi
Larunbata 4, 17:00.  Allurralde

Herrea–EUSKALDUNA  jubenila
Larunbata 4, 17:30. Herrera

EUSKALDUNA kadete 1A–Intxaurrondo
Larunbata 4, 12:45. Allurralde

Luberri–EUSKALDUNA kadete 1B
Larunbata 4, 10:30. Berio

EUSKALDUNA infantila 1–Urnieta
Larunbata 4, 11:15. Allurralde

EUSKALDUNA kadete F8N–Allerru
Larunbata 4, 09:45. Allurralde

Jarrilleros–Euskalduna NacB
Lar, 4. 18:30. Areto fut. Portugalete

Euskalduna 3.maila–Izotz
Lar, 4. 15:30. Areto fut. Allurralde

KRONIKAK X.Gartzia, A.Urdapilleta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!