Urnieta K.E. futbola: kronikak eta asteburuko ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 1a, 18:02

URNIETA K.E.
Urnieta 0–4 Ordizia
INFANTILAK.
Hasierako minutuetan itxura polita eman arren, Urnietako gaztetxoenek lau gol sufritu zituzten. Atsedenaldirako denbora gutxi falta zenean, kanpotarrek penalty dudagarri bat probestu eta markagailuan aurreratu ziren. Gol honek min ikaragarria egin zien jokalari gorritxoei eta bigarren zatian beste hiru jaso zituzten.

SANSE “B” 4–3 URNIETA
Golak: Juancar, Ander Hernandez, Ander Goikoetxea.
Kadeteak
. Hasiera txarra eman zioten Pabloren mutilek partidari. Bosgarren minutuan penalty bat huts egin zuten, eta ordu laurdenerako 3 gol jasoak zituzten. Atsedenaren ateetan gol polit bat lortu eta beste bat arrazoirik gabe arbitroak anulatu zien. Bigarren zatian hiruna berdindu ondoren, partidaren hondarrean laugarrena jaso eta esku hutsik etxeratu ziren.

INTXURRE 1–1 URNIETA
Golak: Aitor Aramendi
Jubenilak.
Beroaren eta hautsaren eraginez, partida gogorra eta lehiatua izan zen larunbatean Alegiko harri txintxarrezko zelaian ikusi genuena. Aukera garbi askorik gabeko partidan etxekoak aurreratu ziren markagailuan, baina gorritxoak ez ziren kokildu eta berdinketaren gola lortu zuten berehala. Zelaian ikusitakoarekin bat datorren emaitza.  

Urnieta 2–0 Martutene
Golak: Iker Lizarralde, Ander Loinaz.
Erregionala.
Denboraldiko bigarren garaipena. Lehen zatian urnietarrak oso seguru aritu ziren atzealdean eta erasoan aukera pare bat eduki zituzten. Hauetako batean, Jon Rekaldek korner zoragarria atera eta Iker Lizarraldek, burukada eder baten bidez etxekoak aurreratu zituen. Bigarren zatian, Joseba Rotetaren mutilek seriotasun berdinarekin jarraitu eta bigarren gola sartu zuten, Ander Loinazek probestutako alderatze batean.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Beti ona–URNIETA erregionala
Beraun. Larunbata 4. 15:30

URNIETA neskak–Usurbil
Urnieta. Larunbata 4. 11:30

URNIETA jubenilak–Amaroz
Urnieta. Ostirala 3. 19:00

URNIETA kadeteak–Hernani
Urnieta. Larunbata 4. 16:00

Euskalduna–URNIETA infantilak
Allurralde. Larunbata 4. 11:15

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!