Bordagarairen kantuetan musika mundu eta zapore ezberdinak nahasten direla diote, soinu unibertso berezi bat sortu nahian. “Bizitzan bezala, paisaia lasai eta goibelak momentu biziagoekin orekatzen dira eta konposaketa berrien freskotasun gozoak tradizioaren oroimenarekin bat egiten du. Euskal musika ote da? mundukoa? Pop-a? Jazza? Norberak sentitzen duena!”
Pianoa, akordeioa eta gitarraren doinuak darabilte, besteak beste, musika zingaroa, transhumantea eta koloretsua lantzeko.
Jojo Bordagarai taldearen arima da. Diskoa aurkezterakoan, aldiz, lankide izan dituen musikarien lana goraipatu zuen Berria egunkarian adierazi bezala, “Emozioa bizitzea izan da gure lehen helburua. Eta, ondorioz, emozio hori partekatzea”.
Iparraldea Andoainen
Aurelia Arkotxaren hitzaldiarekin hasiera eman diote zikloari. Datorren astelehenean, berriz, haurrek Lodikroko ikuskizunarekin gozatu ahal izango dute. Eta zikloari amaiera emateko txangoa burutuko da Iparraldera, urriaren hamaikan.