Zaldi lasterketa jendetsua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 29a, 11:46

Atzo arratsaldean, VII. zaldi lasterketa izan zen Zizurkil Goian. Hogei zaldun aritu ziren lehia bizian, euren zaldi edo behorrekin. Josu Castañares izan zen garaile eta Iñaki Garmendia bigarren postuan geratu zen. Eskualdeko zaldunek, atzokoan ez zuten finalera sailkatzerik lortu. Giro ederra lagun, jende ugari gerturatu zen Zizurkilera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!