Bigarren eskuko azoka, mugikortasunaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 29a, 11:30

Mugikortasun Iraunkorraren astearen baitan, bigarren eskuko azoka antolatu zen joan zen larunbatean Errebote plazan. Ernioaldea Udaltaldea 21 osatzen duten udalerriek (Aduna, Anoeta, Asteasu, Irura, Villabona, Zizurkil) jarri zuten abian ekimena, bigarren urtez. Herritar ugari hurbildu zen azokara eta antolatzaileek azaldu zutenez, "aurten herritarrek aurreko urtean baino gauza gehiago jarri dute salgai, eta modu berean, jendeak ere errazago erosi du. Izan ere, azoka honekin urtero Villabonan ohitura bat sortzen ari dela konturatzen ari da jendea" .

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!