Euskalduna, astebururako partidak eta emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 24a, 19:53

Argazkiak, taldez talde

EUSKALDUNA     1–0     BASKONIA
Gola: Marquez.
PREFERENTE. Beharrean ziren arren, andoaindarrak baina lozorroan zelairatu ziren. Manero eta Duque saiatu ziren zorte handirik gabe. Jon Ramos zelaitik bota zuen epaileak eta hamar lagunekin, gaitzerdi, partida irabazteko gai izan zirelako. Angel Marquezek sekulako gola sartu zuen. Kostata baina urdiñek atea hutsean gorde zuten.

BETI GAZTE 1–2 EUSKALDUNA
Golak: Richar, Ceballos.
Jubenilak.  Garaipen berria sailkapeneko gaikaldeari eusteko. Estuasunak partidaren amaieran iritsi ziren epaileak Caro zelaitik bota zuenetik. Lana aurrez egina zegoen, eta horri eskerrak Lesakatik zezenak harrapatu aurretik irten ziren.

EUSKALDUNA A 1–0 SANSE B
Golak: Cristian Guijarro.
KADETEAK.  Aurkari sendoa zuten parez pare. Urduri eta guzti jarri ziren amaieran, zorionez ez zuen kalterik sortu garaipena etxean geratu zelako.

lengokoak 4–0 EUSKALDUNA
KADETEAK.  Ezin ezer egin aurkaria gainetik igarotzen denean. Etxetik kanpo jokatuta, gainera.

EUSKALDUNA 6–0 BILLABONA
Golak:Ezeiza (2), Arizala, Torrecilla, Laskibar eta Goikoetxea.
KADETEAK. Alor guztietan nagusitu ziren, aurkaria erraz gaindituz. Garaipenaren bila zalantzarik gabe irten ziren eta horrek asko erraztu zuen bidea.

EUSKALDUNA 3–0 ordiziA
Golak: Iratxe Larraz (2), Leire Aizpurua.
KADETE NESKAK. Lan eta lan aritu ziren garaipena eskuratzeko. Gol gehiagorekin amaitu zitekeen partida. Nolanahi ere, partida ona eta emaitza hobea.

Larramendi II.Txapelketa
EUSKALDUNA 2–3 INTER .UPV
LASKORAIN 2–1 C.DENTAL ALDAZ
Ostirala 19 ,  21:30.  Allurralde
C.DENTAL ALDAZ 3–2 EUSKALDUNA
3-4. Postua.  Allurralde
LASKORAIN 3–1 INTER UPV
Finala.  Allurralde

ASTEBURUKO PARTIDAK
Real Union–Euskalduna Preferente
Larunbata 27, 17:30.  Irun
EUSKALDUNA  jubenila–Oiartzun
Larunbata 27, 17:30. Allurralde
Hernani–EUSKALDUNA kadetea 1A
Igandea 28, 09:45. Hernani
EUSKALDUNA kadetea 1B–Inter
Larunbata 27, 15:30. Allurralde
Mundarro–EUSKALDUNA infantila 1
Larunbata 27, 10:30. Astigarraga
Intxaurdi–EUSKALDUNA kadete F8N
Igandea 28, 11:30. Cesar Benito
Euskalduna NacB–C. Nogales
Lar, 27. 19:15. Areto fut. Allurralde
Zarautarrak–Euskalduna 3.maila
Ost, 26. 21:00,  Areto fut. Antoniano

KRONIKAK Xabier Gartzia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!