Asteburuko partidak eta aurrekoen kronikak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 24a, 19:47

Mundarro 2-2 Urnieta
Golak: Iker Gorjon, Ander Urruzola.
Infantilak. Partida polita jokatu zuten Astigarraga eta Urnietako gazteek. Urnietarrak aurreratu ziren Iker Gorjonek sartutako gol bikainari esker. Bigarren zatia hasi eta berehala Mundarrok partida berdindu zuen. Hala ere, urnietarrak berriz ere aurretik jartzeko gai izan ziren Ander Urruzolak sartutako golari esker. Zoritxarrez, gola sartu eta hurrengo jokaldian etxekoek partida orekatzea berdindu zuten amaierarako minutu gutxi falta zirenean.

URNIETA 2–3 LAZKAO
Golak: Iban Bruna, Aitor Aramendi.
JUBENILAK. Denboraldiko lehen porrota jaso zuten Franen mutilak talde on baten aurka. Bi zati oso ezberdin ikusi ahal izan genituen. Lehenengoa, lazkaotarrena izan zen, eta lerro guztietan txukun moldatu ondoren hiru goleko abantailarekin joan ziren atsedenaldira. Agian, zelaian ikusitakoarentzako alde handi xamarra. Hala ere, eta aldaketa batzuk egin ondoren, gogotsu atera zen etxeko taldea eta bigarren zatia hasi orduko egin zuten lehen gola. Zati honetan jokoan nagusitu baziren ere ez zuten asmatu ate aurrean eta azken minutuan bigarren gola lortu bazuten ere, esku hutsik amaitu zuten partida.

Touring 3-2 Urnieta
Golak: Ander Loinaz, Julen Loinaz.
Erregionala. Urnietak porrot mingarria jasan zuen Oreretako taldearen aurka. Lehen zatian, atzealdean izandako akatsek partida maldan gora jarri zuten, UKEk hamabost minututan hiru gol jaso baitzituen. Lehen zatia bukatzear zegoenean, Ander Loinazek markagailua estutu zuen falta baten bidez. Bigarren zatian, Urnietak goitik behera gailendu zitzaion Touring-i. Horrela, Julen Loinazek txapela kentzeko moduko gola lortu zuen atezaina aurreratuta zegoela ikusita. Tamalez, Joseba Rotetaren mutilek ezin izan zuten berdinketa lortu.

ASTEBURUKO PARTIDAK
URNIETA Infantilak–Ordizia
Urnieta. Ostirala 26. 18:00
Sanse “B”–URNIETA kadeteak
Felix Garin. Larunbata 27. 09:45
Intxurre–URNIETA Jubenilak
Elorri. Larunbata 27. 16:30  
Lazkao–URNIETA neskak
Arizti Handi. Igandea 28. 18:30
URNIETA erregionala–Martutene
Urnieta. Ostirala 26. 19:30
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!