Sarbide frogak prestatzeko ikastaroak La Sallen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 24a, 19:41

La Salle Berrozpe ikastetxeko arduradunek Erdi eta Goi Mailatarako sarbide frogak prestatzeko eskaintza aurkeztu dute. Ikastaro hauek bere lanbide-gaitasuna hobetu nahi duten pertsonentzat aukera interesgarria da. Bereziki, lan ordutegiarekin bateragarri delako.

Ikastaroak
Goi Mailako Heziketa Zikloetarako Sarbide Froga prestatzeko ikastaroa 180 ordukoa da. Urrian hasita, astearte eta ostegunetan ikastaroa eskainiko da arratsaldeko 17:00etan hasi eta iluntzeko 20:00ak arte.
Erdi Mailako Heziketa Zikloetarako Sarbide Froga prestatzeko ikastaroa, aldiz, 300 ordukoa izango da. Urrian hasita, astelehen, astearte eta ostegunetan  ikastaroa eskainiko da arratsaldeko 17:00etan hasi eta iluntzeko 20:30ak arte.
La Salle-Berrozpe ikastetxeak erraztasunak jartzen dizkio ikasleari. Hauexek:
• Irakasgai guztientzako eduki teoriko eta praktikoa euskarri informatikoan.
• Aholku praktikoak, azterketa simulazioak... aholkularitza pertsonalizatua.
• Froga egin ahal izateko dokumentazioa eta azterketa eskubidearen  tramitazioa burutzeko laguntza.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak antolatzen dituen sarbide frogak  gainditu eta gero, ikasleak edozein Heziketa Ziklo hasteko aukera izango du, edota  Lan-Gaitasuna Egiaztatzeko Egituraren bidez dagokion titulazioa eskuratu.
• Izen ematea: irailaren 29 arte.
• Ikasle kopurua: gutxienez 10.
• Finantzazioa: %100.
• Informazio gehiago:
Ikastetxeko idazkaritza
943 590 557
lasalleberrozpe.com
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!