Andoaingo amona zendu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 24a, 19:40

Ehun eta bi urte zituela, irailaren 22an hil zen Katalina Garmendia, Allurralde Gain baserrikoa.

Hileta elizkizuna Sorabillako San Martin elizan egin zen, pasa den asteartean. 1906ko apirilaren 30ean jaio zen Katalina Garmendia Maiza Argentinako Venado Tuerto herrian. Gurasoak Gaintzakoak zituen eta ama hiltzean Euskal Herrira itzuli zen familia osoa. Donostian dagoen Altza auzuneko Garrostegi baserrian bizi eta gero, azken hogeita hamar urteak Andoainen eman zituen, Sorabillan.
Hamar seme-alaba izan zituen Joxe senarrarekin batera. Zer esanik ez, lan eta lan igaro zituela bizitzaren urterik gehienak. Ehun urte betetzear zituela Aiurriko erredaktorea hartu zuen etxean eta argazkian ikusten denez, indartsu antzematen zitzaion. 2006ko udaberri hartan pozik zegoen bi data seinalatuak, ehungarren urtebetetzea eta Santa Katalina eguna, asteburuan zirelako. Etxekoekin bazkaria eginez ospatu zuen urtebetetzea. Herritar askok Garmendia baserriaren atarian eserita zegoela gogoratuko dute. Orduak ematen zituen bertan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!