Danena-Olaederra Halterofilia taldea, Galdakaoko trofeoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 24a, 19:12

Irailaren 13an, Galdakaon, herriaren izena duen trofeoa lehiatu zen eta bertan, Danen-Olaederra Halterofilia taldeko pultsulariek parte hartu ez ezik, lehiaketa polita egin zuten.

Espainako txapelduna eta errekormana den Castilla-Leongo Ivan Garciak eskuratu zuen saria. Pepo Alonsok adierazi duenez, "Garciak Europeoetan eta Mundialetan parte hartu du, oso emaitza onak lortuz". Katalunyako taldearekin Ruben Viudezek parte hartu zuen. "Pultsulari honek Espainako txapelketan Danenako Teddy Martinezi irabazi zion, baina Galdakaoko kasuan, Teddyk errebantsa hartu zion eta 3. postuan utzi zuen katalunyarra". Danenako Ekaitz Kortajarenak Elbarrenan egin zuen saioa baino kaxkarragoa egin zuen eta 5. postuarekin konformatu behar izan zuen Bizkaiko proban. "Oso trofeo polita ikusteko aukera izan genuen eta lerro hauen bidez, antolatzaileei gure zorionik beroenak eman nahi dizkiegu antolamenduarengatik".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!