Erniora erromeria igandean Sagain mendi taldekoekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko irailaren 24a

Bi ibilbide ezberdin antolatu dira. Asteasuko plazatik aterako dira batuzk, eta Sagain menditik ibilbide errazagoa aukeratzen dutenak. Sagaineko borda batean bazkai-merienda egingo dute guztiek elkarrekin. Kiroldegian egin behar da izena ematea eta bihar izango da horretarako azken eguna. (943 69 34 00)

Goizeko 08:00etan aterako dira Asteasuko plazatik, zailtasun ertaineako ibilbidea aukeratzen dutenak. Sagain, Ernio eta Zelatun igaro ondoren, Sagainera itzuliko dira bazkari-meriendan parte hartzeko.

Ibllbide errazago nahi dutenak, Sagain mendixkan elkartuko dira 10:00etan. Bi ordu eta erdi inguruko ibilaldia egingo dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!