Gaur 19:00etan, ohiko osoko bilkura

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko irailaren 24a

Miren Quintasek utzitako eserlekua hartuko du Xabier Sasiainbarrenak. Garraio eta trafiko gaiei lotutako hiru mozio ere eztabaidatuko dituzte udal ordezkariek. Gaur arratsaldean, 19:00etik aurrera.

Bi hilean behin egin ohi den osoko bilkura izango da gaur udalbatza aretoan, 19:00etik aurrera. Miren Quintas zinegotziak dimisioa aurkeztu zuenetik hutsik dagoen eserlekua Xabier Sasiainbarrenak hartuko du.

Bestalde, sozialistek eta jeltzaleek aurkeztutako hiru mozio aztertuko dituzte udal ordezkariek. PSE-EE-k oinezkoentzako pasabidearen eta zirkulazio arintzeari lotuta aurkeztutakoak; eta EAJ-PNV-rena, Lasarte-Oria eta Urnieta autobus zerbitzu bidez lotzeari buruzkoa. 

San Markos Mankomunitatearen proposamena ere ahotan hartuko dute; landa eremuan edukiontziak jartzea hain zuzen. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!