Joan zen irailaren 18an UEMAko hainbat kidek prentsaurrekoa eskaini zuten Alegian. Besteak beste, UEMAko Zuzendaritza Batzordeko kide Miren Aburuza adunarrak, “egungo hizkuntz politika bezalaxe, ratioek ez dute balio gure herrietan. Askotan, oztopo ez ezik erabateko muga ere badira taldeak sortzeko eta herritarrak izena ematera animatzeko”, adierazi zuen eta horrekin lotuta, herri euskaldunen berezitasuna kontuan hartzeko eskatu zuen.
Matrikulazio kanpaina irailaren 19an itxiko da Aitzolen, eta irailaren 26an AEKn. UEMAko heritarrek udaletxeetara jo dezakete, informazioa eskuratzeko eta izena emateko. Tolosaldeko UEMAko herriak hauek dira: Aduna, Alegia, Altzo, Anoeta, Baliarrain, Belauntza, Elduain, Gaztelu, Ikaztegieta, Irura, Leaburu-Txarama, Orendain eta Orexa.