Igandean ospatu zen Lasarteko Mitxelingo bolatokian, Santi Garcia eta Martin Egaña memorialaren V. bola txapelketa. Bertan herri ezberdinetaik joandako 32 bolari elkartu ziren. Txapelketa parekatu baten ondoren Joxe Anjel Belauntzaran urnietarra izan zen garailea 35 brila botata. Bigarren, beste urnietar bat sailkatu zen, Benito Loitegi, 34 brila botata. Hirugarren postua, Joxean Lasa lasartearrarentzat izan zen. Tiraldi bakarrean brila gehien botatzen zituenarentzako saria ere Benito Loitegik irabazi zuen, 7 brila botata.