Marijo Sardonen errekor berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 22a, 09:46

Atzo arratsaldean, Iruran, Marijo Sardon Urnietako harrijasotzaileak, errekor berri bat egitea lortu zuen 100 kiloko bola hiru aldiz bizkarreratuta bost minutuko saio bakarrean. Urte borobila Marijorena, hainbat errekor egiteaz gain, abuztuan lehenengoz Donostian egin zen Euskal Herriko emakume harrijasotzaileen txapelketan garaile izan baitzen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!