Urnieta K.E. futbola: kronikak eta asteburuko ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 19a, 16:36

URNIETA K.E.
Urnieta Infantilak 0–4 Lazkao

Gaztetxoek ezer gutxi egin ahal izan zuten. Lehen zatia parekatua izan arren, kanpotarrak aurreratu ziren. Bigarren zatia ordea askoz desorekatuagoa izan zen. Lazkaotarrek etxekoen esperientzia eskasa probestuz markagailua handitu zuten.  

Herrera 1–0 Urnieta kadeteak
Partida parekatua ikusi ahal izan zen, oraindik egiteke dauden bi talderen artekoa. Joko maila handirik erakutsi gabe, etxekoak nagusitu ziren lehen zatian egindako gol bati esker. Bigarren zatian ere gol aukerak bi ateetan izan ziren, baina atzelariak aurrelariak baino finago ibili ziren.

Texas  2–5 Urnieta Jubenilak
Golak: Paco I (2), Endika, A.Aramendi (2).

Arbitroa eta Texaseko hainbat jokalariren portaera benetan tamalgarria izan zen partidan bi golekin aurreratu ziren gorritxoak. Atsedenaldiaren aurretik etxekoek aldea laburtu zuten. Eta bigarren zatia hasi orduko baita partida berdindu ere. Baina orduan, urnietarrek bere kasta atera zuten eta hiru gol eder eginez, merezitako garaipena lortu zuten. Zorionak mutilak!

Urola 5–1 Urnieta neskak
Golak: Nagore Claramunt.

Urnietarrak lehenengo minutuan gola jaso zuten. Taldeak, horren ondorioz beheruntz egin zuen bigarren gola jasoz. Partidu gogorra izan zen. Emaitza ez da okerrena, baizik eta kide baten lesioa. Taldeak errekuperazio azkarra desio dio. Animo Aitziber!!

Urnieta Erregio. 3–1 Sanpedro
Golak: Andoni Sorron, Ander Loinaz, Iñigo Andres.

Urnietak ederki ekin dio denboraldi berriari. Norgehiagoka serio bat jokatuz erraz irabazi zion aurkariari. Lehen zatian Andoni Sorronek ireki zuen markagailua. Bigarren zatian gorritxoak jaun eta jabe izan ziren, bi gol gehiago sartuz. Zoritxarrez, azken minutuetan kanpotarrek etxekoen akats bat probestuz markagailua estutu zuten.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Mundarro–URNIETA Infantilak
Zarkumendegi. Igandea 21. 11:00
URNIETA kadeteak
Atsedena.
URNIETA Jubenilak–Lazkao
Urnieta. Larunbata 20. 17:00
URNIETA neskak
Atsedena.
Touring–URNIETA erregionala
Fanderia. Larunbata 20. 17:00
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!