AAMren aurkako sententzia salatzeko manifestazioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 19a, 16:26

Pasa den asteazkenean aditzera eman zenez, Espainiako Auzitegi Nazionalean egindako epaiketaren sententziak 8 eta 10 urteko kartzela zigorrarekin zigortu ditu Amnistiaren Aldeko Mugimenduko 21 kide. Besteak beste, "Erakunde armatuko kide" izatea egotzi diete Juan Mari Olanori, Julen Zelaraini, Aitor Jugori eta beste hainbat euskal herritarrei.
Epaiarekiko salaketa adierazteko manifestazioa irtengo da ostiral honetan Zumea plazatik, iluntzeko zortziretatik aurrera.

Peio Alvarez
Hurrengo astean jarraipena izango du Parisen irailaren 15ean Andoaingo herritarraren aurka hasi zen epaiketak. Gaixotasun larria dela medio, Alvarez tratamenduan dago azken hilabeteetan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!