Korporazioa Batzar Nagusietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 19a, 16:24

Josean Perez Gabarain alkatea eta Andoaingo Udaleko alderdi politiko guztietako hautetsiak Batzar Nagusietan zabalik dagoen terrorismoaren biktimen inguruko erakusketara gerturatu ziren, pasa den astelehenean. Alkateak horrela deskribatu zuen bisitaldia, “Sekula desagertuko ez den min handiarekin, biktimak omendu nahi ditugu: erahildakoak, zauritutakoak eta oraindik ere jazarpena jasotzen ari direnak”.

Bisitaldian zehar Batzar Nagusietako Romero lehendakaria izan zuten alboan. Gipuzkoako parlamentua aski ezaguna da Andoaingo udal hautetsi askorentzat. Besteak beste, batzarkide direnen eta izandakoen artean daude Gabino Agudo (EA), Juan Carlos Cano (PP) eta Perez Gabarain alkatea bera (PSE-EE).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!