Sanmielak Urnietan, jaietako bigarren asteburua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 19a, 16:12

Extremadura aldeko folklore jaialdia, Sansonarrik bultzatutako herri kirol lehia, Poxta Zahar elkarteak txosnen eremuan burutuko duen ekitaldi sorta, euskaltzaleen Iñistor Jaia... aukera zabala, adin eta gustu guztietara irekita.Egitaraua kirol, kultur eta musika hitzorduz betea dago, Asteburuetan, bereziki, aspertzeko tarterik ez da geratuko. Jaia bere handitasunean biziko da Urnietan. Aurtengoan, bereziki, bi izen propio aipatu behar dira. Batetik, Odol emaileen elkartea eta bertako kideak. Urnietako Udalaren eta herritarren omenaldia jasoko dute.

Bestetik, Iñistorra euskaltzaleen biltzarrak sustatu duen Urnietar Prestu izendapena. Estrainekoz banatuko da eta ohore hori Martxeli Gorritirena izango da. Izendapen honen xedea hauxe da: Urnietan eta herriaren alde kultura, euskara, gizarte edo oro har, herrigintza alorretan eskuzabaltasunez eta hurkoaren ongi beharrez urteetan egindako lana saritu eta eskertzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!