Sanmielak08: Oharrak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 19a, 16:10

Eguraldi txarrarekin, Sarobe
Asko dira datozen egunetan Sanmielen egitarauraren barruan ospatuko diren ekitaldiak. Baina haietako bat baino gehiago kanpoan burutuko da. Horrelakoetan beti gertatu ohi denez, eguraldiari begira edo haren menpe egon behar dute antolatzaileek.

Baina giroa eragozpen bihurtzen bada, Sarobe izango da ekitaldi baten baino gehiagoren aterpea. Gehienez 200 herritarrentzat lekua egongo da, kanpo aldean ospatu behar zen ikuskizunaz bertan gozatzeko. Tarte mugatua beraz. Horregatik, aldez aurretik sarrerak banatuko dira, doan eta ekitaldi bakoitza hasi baino ordubete lehenago aretoko lehiatilan. Pertsona bakoitzeko gehienez pare bat sarrera eskuratu daitezke.
Eguraldi kontuak alde batera utzita, Saroben bertan eskaintzea aurreikusiak dauden emanaldietarako ere gauza bera egingo da; aldez aurretik, sarrera kopuru mugatua banatuko da.

KALEAK, JAIETARAKO
Ohi denez, Sanmiel jaiak hasi ahala hainbat ekintza ospatuko dira herriko gune desberdinetan. Txosna gunea izan ohi da Pintore kalea. San Juan plaza berriz, hainbat kultur saioen emanaldi tokia. Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, inguru horiek trafikoarentzat itxita izango dira jaietako une batean baino gehiagotan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!