- 21:00 Bertso afaria: Jon Maia eta Andoni Egaña. Udal pilotalekuko taberna. Antolatzailea, Poxta Zahar.
Irailak 21, igandea
- 10:00 Santa Kruz elkarteak antolaturiko plater tiroko txapelketa, Oiartzungo Arkale tiralekuan.
- 10:00 Donostiako Extremadura etxeak antolaturiko folklore jaialdia. Produktuak dastatzeko aukera Kontzejupean.
- 12:00 eta 17:30 Donostiako Extremadura etxeko Virgen de Guadalupe koru eta dantza taldearen ikuskizuna, San Juan plazan.
Irailak 25, osteguna
- 20:30 Dardokak bere egoitzan antolaturiko bikote itsuen dardo txapelketa.
Irailak 26, ostirala
- 18:00 Haurrentzako txirrindularitza proba San Juan plazan, Buruntzape txirrindularitza elkarteak antolatua. Izen ematea: 17:30ean.
- 20:30 Dardokak bere egoitzan antolaturiko bikote itxuen dardo txapelketa.
- 22:00 Herri Kiroletako proba berezia, probalekuan. Urnieta, Izaskun eta Astigarragako talde bana elkarren aurka jardungo dira giza proba berezian: 20 minutuan 1.020 kiloko harriarekin zeinek plaza gehien egin.
- 24:00 Rock kontzertua, txosnetan, Poxta Zahar elkarteak antolaturik. Urnietako taldeen emankizuna.
Irailak 27, larunbata
- 9:30 Santa Kruz elkarteak antolaturiko probintzia mailako bolo txapelketa, bolatokian.
- 11:00 Diana Urnietako dultzaineroekin.
- 12:00 Jaien hasierako txupinazoa, San Juan plazan. Jarraian, Urnietako erraldoi eta buruhandien konpartsaren irteera Urnietako dultzaineroen laguntzarekin.
- 12:30 Txikien, kimuen eta haurren banakako esku pilota txapelketako finalerdiak, Kontzejupean.
- 13:00 Zaharren omenezko meza, San Migel parrokian.
- 14:00 Zaharrentzako bazkaria, zahar etxean.
- 16:00 Dardokak antolaturiko bikote itsuen dardo txapelketako sailkatze kanporaketa.
- 17:00 Dantzaldia, zaharren etxean egindako bazkarian elkartu direnentzako.
- 17:30 Zezen eta poney ikuskizuna 14 urtetik beherakoentzat, Plazido Muxika plazan.
- 18:30 Ipo eta Tomax pailazo ikuskizuna Sarobe arte eszenikoen gunean.
- 19:00 Gazteen esku pilotako bigarren Sanmiel torneoaren finalaurrekoak:
Sancho-Garmendia // Xabi-Ostolaza
- 19:30 Batukada ikuskizuna, txosnen inguruan.
- 20:00 Sagardo dastatzea, txosnetan, Poxta Zahar Urnietako gazte koadrilen elkarteak antolatua.
- 20:00 Sardina jatea herrikoia, txosnetan (sardina platera euro baten truke).
- 20:00 Urdanbor elkarteak antolatutako helduen danborradaren lehen irteera, saio berezia Sanmiel parroki barruan eskainiko dute.
- 20:30 Leyenda orkestraren emanaldia San Juan plazan.
- 21:00 Txupinazoa Poxta Zaharrek antolatua, txosnetan.
- 22:00 Bertso saioa, Andoni Egaña, Jon Maia, Beñat Gaztelumendi eta Uxue Alberdi bertsolariekin, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- 22:00 Berbena, Txoznetan.
- 23:30 Urdanbor elkarteak antolaturiko helduen danborradaren bigarren irteera.
- 24:00 Leyenda orkestraren emanaldia, San Juan plazan.
Irailak 28, igandea Iñistor eguna
- 09:00 – 19:00 Urnietako XII. Pintura Lehiaketa. Parte-hartzaileek 09:00 eta 10:00 artean ekarri beharko dituzte oihalak Lekaio kultur etxera, zigilua jartzeko.
- 10:00 Diana, Txanbolin txistulari bandarekin.
- 11:00 Dardokak 14 urte azpiko haurrentzat antolaturiko dardo txapelketa, elkartearen egoitzan.
- 12:00 Presentación de Maria ikastetxeko haurren danborradaren irteera.
- 12:00 Kantu kalejira Txanbolin txistulari banda eta Egape dantza taldearekin, Iñistorrak antolatuta.
- 14:30 Iñistorra elkarteak antolaturiko herri bazkaria, San Juan plazan.
- 15:30 Dardokak antolaturiko bikote itxuen txapelketaren final nagusia.
- 16:00 Bertso emanaldia, San Juan plazan, Iñistorra elkarteak antolatua. Bertsolariak: Uxue Alberdi, Aitzol Barandiaran, Oihana Bartra eta Jokin Labaien. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
- 17:00 Iñistorra elkartearen eskutik, San Juan plazan, Urnietar Prestu izendapena. Bertan herritar bat omenduko da.
- 17:00 Lourdes Iriondo udal musika eskolako ikasle trikitilarien kalejira.
- 17:30 II. Mikeldeun Mus Txapelketa Azkarra eta II. maldan-gorako Iñistorra Toka Txapelketa, San Juan plazan, Iñistorra elkarteak antolaturik.
- 17:30 Euskal Herriko bikoteko barrenatzaile txapelketaren finala, probalekuan.
- 18:30 Gipuzkoako hiru idi bikote onentsuenen erakustaldia: Matxain, Telleria eta Olasagasti.
- 19:00 Urnietako XII. Pintura Lehiaketako sari banaketa, Udal batzar aretoan.
- 19:30 Abiba disko festa, San Juan plazan edo Txosnetan.
Irailak 29, astelehena San Migel eguna
- 10:00 Diana, Txanbolin txistulari bandarekin.
- 11:00 Meza nagusia, San Migel elizan. Parrokiako koralak eta bertsolari bikote bat arituko dira elizkizunean.
- 12:00 Egape eta Presentación de Maria ikastetxeetako ikasleen dantza ikuskizuna, San Juan plazan (eguraldi txarrarekin, Saroben).
- 12:30 Urnietako herriak Urnietako odol emaileen ordezkaritzari eskainitako omenaldia, udaletxeko batzar aretoan.
- 17:30 2-8 urteko umeentzako ipuin kontaketa saioak, Lekaion. Izaskun Mujika.
- 18:00 XI. Martin Mujika txapelketa. Erremontean, zaleen arteko norgehiagoka. Eskuz binaka: Ojuel-Gorrotxategi // Erroizenea-Legarreta.
- 19:00 Urnietako buruhandi eta erraldoi konpartsaren irteera, Bosko Anitz txarangak lagunduta, San Juan plazatik.
- 19:30 – 21:30 Dantzaldia: Lisker. San Juan plaza.
- 22:00 Musika eta Dantza ikuskizuna Txanbolin txistulari bandaren eskutik, Plazido Muxika plazan.
- 22:45 K de Calle taldearen eskutik, Kaña su artifizial kale ikuskizuna. San Juan plazan hasi eta Plazido Mujikan amaituko da.
- 23:45 – 01:30 Dantzaldia: Lisker. San Juan plaza.
Irailak 30, asteartea haurren eguna
- 10:30 Alkate txikien izendapena, udaletxean. Txistularien eta dantzarien agurra alkate txikiei.
- 10:45 Kalejira, Txanbolin bandarekin eta Urnietako buruhandien konpartsarekin.
- 11:00-13:30 Haur parkea inauguratuko dute kiroldegian,
- 12:00-14:00 eta 17:00-19:00, Prezio murriztuak barraketan.
- 16:00-18:30 Haur parkea udal kiroldegian eta gazteentzako Plazido Muxika plazan.
- 17:00 Txikien, kimuen eta haurren banakako esku pilota txapelketako finalak, kontzejupean.
- 18:30 Haurrentzako txokolatada, San Juan plazan.
- 19:00 Musika eta dantza ikuskizuna San Juan plazan.
- 20:00 Areto futboleko txapelketako fina-erdiak udal kiroldegian, Poxta Zahar Urnietako gazte koadrilen elkarteak antolatua.
- 20:00 Alkate txikiek aginte uztea, udaletxean.
Urriak 1, asteazkena
- 19:00 Binakako palako eta esku pilotako txapelketen final-laurdenak, kontzejupean.
Urriak 2, osteguna
- 20:00 Diapositiba proiekzioa, Lekaio: Pamir espedizioa (Mikel Legarreta).
- 20:00 Kiroldegian, areto futboleko txapelketaren final nagusiak, kiroldegian.
Urriak 3, ostirala
- 17:00 Mus txapelketa txosnetan, gazte koadrilen elkarteak antolatua.
- 19:00 Binakako palako eta esku pilotako txapelketaren finalerdiak, kontzejupean.
- 22:00 Herri afaria txosnetan, oilasko jatea, Poxta Zahar Urnietako gazte koadrilen elkarteak antolatua.
Urriak 4, larunbata koadrilen eguna
- 12:00 Emakume koadrilaren irteera, Los Pasai txarangaren laguntzarekin.
- 12:00 Kontzejupeko binakako esku pilota eta pala txapelketetako finalak.
- 12:30 Gizonezko koadrilaren irteera, Nesken txarangaren laguntzarekin.
- 12:30 Gazte koadrilen eskutik poteoa, The Txortains bandaren laguntzarekin.
- 14:00 Koadrilen bazkaria.
- 14:30 Herriko gazte koadrilen bazkaria txosnetan. Koadrilen arteko jokoak.
- 17:30 Zezen ikuskizuna, Plazido Muxika plazan. 14 urte bitartekoentzat. Poneiak ere izango dira.
- 18:00 San Juan plazan dantza erakustaldia, perkusio emanaldia, Tomakandela elkarteak antolaturik.
- 18:30 Haurrentzako jinkana Plazido Muxika plazan, Bosko Anitz aisialdi elkarteak antolatua.
- 19:00 Willy Etxeberriaren omenez Urnieta K.E.k antolatuta, Sanmieletako II. Txapelketaren finala. Aurrez, zesta-punta.
- 19:30 Fuerza Latina taldeak eskainitako kontzertua San Juan plazan. Tomakandelak antolatua.
- 19:30 Dantza ikuskizuna: Aurrera Gure Ametsa eta Continuitat Torroella de Congrio (Katalunia), Saroben.
- 21:00 Herri afaria, hainbat jaki eta edari kubatarrekin, San Juan plazan. Tomakandelak antolatua.
- 23:00 Salsa Kontzertua San Juan plazan. Hainbat DJn parte hartzearekin.
Urriak 5, igandea baserritarren eguna
- 10:00 Diana, herriko dultzaineroen taldearekin.
- 10:00 Goizez eta arratsaldez, artisautza erakusketa plazan. Eguraldi txarrarekin, udal pilotalekuan.
- 10:00 Auto zaharren elkartzea Plazido Muxika plazan. Jarraian herritik zehar ibilbide bat egingo dute. Arratsaldean, autoak San Juan kalean egongo dira ikusgai.
- 11:00 Arrosarioko Gure Amaren omenezko meza nagusia, parrokiako koruak kantatua. Urriko igandeetan egin ohi denez, Santa Leokadiaren irudiari muin emango zaio, ermitan.
- 12:00 Ingurutxoa San Juan plazan, Aurrera Gure Ametsa taldeak eskainia.
- 12:30 Herri kiroletako ikuskizuna probalekuan. Sansonarri elkarteak antolaturikoa. Emakumeak nagusi izango dira saio honetan: Urnietako Aizpea Goenaga, Arantza Goenaga,Leire Albisu, Josune Mitxelena eta Mari Jose Sardon, Asteasuko Ane Arrospide, eta Astigarragako Maider Manzisidor eta Maika Aristegi. Hainbat probetan jardungo dute: harrijasoketa, trontza, lokotsa biltzea, ingude jasoketa, txinga eramatea, korrika... Beñat Telleria harrijasotzaile gaztearen erakustaldia.
- 13:00 – 17:00 Dantza latindarren erakustaldia eta bermuta, San Juan Plazan.
- 17:00 Herri kiroletako saioa. Plazan lehen aldiz aterako diren hiru behorren saioa: Larrea, Fagolla eta Lurdesena.
- 18:30 Zekor jatea, San Juan plazan.
- 18:30 Sagardo dastatzea, San Juan plazan. Elutxeta, Eula, Galarraga, Oianume, Setien, Aburuza, Gaztañaga, Gurutzeta eta Sarasola sagardotegiak.
- 18:30 Dantzaldia: Egan. San Juan plazan.
- 21:30 Zezensuzkoa, San Juan plazan.
- 21:45 Azken traka, jaiei amaiera emateko txupinazoa.