Sanmielak08: Inkesta herritarren artean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 19a, 16:01

  • 1  Sanmiel festetan parte hartzen duzu?
  • 2  Zein iritzi duzu festa hauetaz?
  • 3  Zer gustatzen zaizu gehien festetan?
  • 4  Zerbait faltan botatzen duzu?

Maitane Txapartegi
  • 1.-    Bai parte hartzen dut.
  • 2.-    Uste dut azken urte hauetan, pixkanaka, ari direla herrikoiagoak izaten.  Nik batez ere, gazte bezala parte hartzen dut, eta Poxta zahar sortu eta ekitaldiak antolatzen hasi zenetik, festa parte hartzaileagoak dira, baina oraindik uste dut gauza asko daudela egiteko.
  • 3.-    Gazteen bazkaria.
  • 4.-    Gazteek parte hartzen dute, baina uste dut herritar guztientzako irekia izango den antolatzeko gune bat falta dela, festak herrikoiagoak izan daitezen.

Bittor Rodriguez

  • 1.-    Bai, normalean parte hartzen dut bai.
  • 2.-    Nik uste dut jai hauetan, lehenengo ikusten dena, jai giroa falta zaiela. Eta,  giro falta hori dela eta kanpoko jendea erakartzeko ahalmen gutxi dutela. Ez dakit hori diru faltagatik den edo herriko jendeak interes berezirik ez duelako jartzen jaietan parte hartzeko.
  • 3.-    Guk gazteok antolatzen dugun bazkaria, eta han sortzen den giro berezia.
  • 4.-    Jendearen partehartzea. Ekintzak badaude. Kanpoko jende gehiago etortzea.

 

Maritxu Rekondo

  • 1.-    Bai horixe!
  • 2.-    Aurten beste modu batera ari dira antolatzen. Elkarteak eta herritarrak parte hartuz, eta horrek  bere eragina izango du.
  • 3.-    Dantzariak asko gustatzen zaizkit. Hemengo kultura atzeraka doala uste dut eta horri eusteko ekintzak ditut gustuko. Iaz egin zen Iñistor jaia zoragarria izan zen. Horrelako herri giroko ekintzak beharrezkoak dira.
  • 4.-    Euskal kantarien kantaldiak. Musika ekartzen da, baino kanpokoa. Hemengoaren falta handia bilatzen dut.

 

Manuel Mayoz

  • 1.-     Bai parte hartzen dut, hor ibiltzen gara haur danborradan pixka bat laguntzen, eta gero, ikusle moduan ere beste hainbat ekitalditan.
  • 2.-    Festa hauek politak direla iruditzen zait. Bakarrik, ikusle eta partehartze aldetik eskas samar gabiltzala uste dut.
  • 3.-    Herri kirolak gustuko ditut, bertso saioak ere bai.
  • 4.-    Nik behintzat, nahiko gauza antolatzen direla esango nuke. Gainera gustu guztientzako ekitaldiak badaudela parte hartu nahi izanez gero.

Alberto Ramirez

  • 1.-    Bai, gustuko ditudan hainbat ekintzetan.
  • 2.-    Eguraldiak zeresan handia izaten du. Bestela orokorrean nahiko ondo daudela iruditzen zait.
  • 3.-    Herri kirol lehiaketak, idi-demak, danborrada ere gustukoa dut. Eta gero herrian sortzen den giroa, Elkarteko bazkariak edo aspaldian ikusi ez duzun norbaitekin trago bat hartzea.
  • 4.-    Gustatuko litzaidake San Juan plazak bizitza askoz handiagoa izatea. Gazteriak plaza galdu egin du erreferentzi moduan. Bizitza emateko taberna edo txoznak ere bertan jarri beharko lirateke. Bestela, jaia asko sakabanatzen da, eta gazteek ere berbenan egon ordez, beste gune batzuetan ibiltzen dira.

 

Pili Alcubilla

  • 1.-    Bai, buelta bat ematen dut eta berbenetan dantza egiteko aprobetxatzen dut.
  • 2.-    Iruditzen zait partehartze eskasa duten jaiak direla. Urnietak ez dauka alde zaharrik, festa gune jakinik, ezta ere bertako jaien ezaugarri den ekintzarik, Hernanin “Axeri dantza” edo Nafarroan xexenak dituzten moduan.
  • 3.-    Niri musika gustatzen zait, eta Sanmiel eguna, egun berezia da niretzat.
  • 4.-    Herria girotzen lagunduko lukeen herriko komertzioen arteko eskaparate lehiaketa bat antolatzea. Askotan ez digute jaietako kartela bera ere ekartzen. Adinean aurrera goazenontzako berbena bat 60-70 hamarkadetako musikarekin.

 

Xabier Yurramendi

  • 1.-    Bai, hor ibiltzen naiz batez ere Poxta zaharrek antolatzen dituen ekitaldi guztietan.
  • 2.-    Nik gazte bezala esango dizut, orain dela urte batzuk oso xoxoak iruditzen zitzaizkigula. Gero, gu Poxta zahar sortu eta hasi ginen ekintza batzuk antolatzen. Saiatzen ari gara festa hauen giroa igotzen, baina iruditzen zait, hala ere, gazteriak ez duela behar adina parte hartzen oraindik..
  • 3.-    Kuadrilen eguna. Aurten ere goizean hasiko gara, elkarrekin bazkaldu, eta txaranga batekin egun-pasa egingo dugu.
  • 4.-    Herritarren parte hartzea, eta gazte jaietan euria zela eta bertan behera utzi  behar izan genuen  kontzertu mugikorra.


Leire Albizu

  • 1.-    Gero eta gutxiago.
  • 2.-    Kalean ez da ikusten festa girorik, jendearen inplikazio faltagatik, batzuk saiatzen dira gauzak antolatzen baina gainontzekoak ez badugu segitzen alferrikakoa da egiten duten lana eta esfortzua.
  • 3.-    Nik herri kiroletan parte hartzen dut. Uste dut azken urte hauetan jende gehien erakarri duen ekintza hori izan dela. Ondoren sagardo dastaketa izaten denez, nahiko ekitaldi borobila izaten da.
  • 4.-    Jendearen aldetik, ni barne, partehartze falta. Jaietan ez garela murgiltzen iruditzen zait, inguruko herrietan parte hartze dexente  handiagoa ikusten dut.
  •     Eta noski, horrek jaiak pobretu egiten ditu.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!