Sardonen hurrengo erronka, Iruran

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 18a, 19:05

Mari Jose Sardon ehun kiloko harri esferikoarekin marka berri bat hausten ahaleginduko da igande honetan, Iruran, 18:30etan.

Erronkaz erronka, hala dabil Marijose Sardon harrijasotzaile urnietarra. Datorren hitzordua, Iruran izango du, igande honetan, irailak 21. 18:30etik aurrera, ehun kiloko bolarekin marka berri bat hausten ahaleginduko da. Gogora dezagun, iaz Urnietan bost minutuko tartean mota bereko 89 kiloko harria altxa zuela sei aldiz. Besteak baino zailtasun gehiago ditu harri mota hau altxatzeak. Gizonezkoetan, Iñaki Perurena izan zen halako harri pisutsuena altxatu zuena; 211 kilotakoa hain zuzen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!