8 eta 10 urteko kartzela zigorrak eskatu dituzte Amnistiaren Aldeko Mugimenduko 21 kiderentzat. Juan Mari Olano eta Aitor Jugorirekin batera, Julen Zelarain villabonatarri 10 urteko zigorra ezarri diote. "AMMko buruzagi izatea leporatu zieten, eta, horrenbestez, erakunde armatuko buru". 21 lagunetatik 15 berehala espetxeratzeko agindua eman du Fiskaltzak.
Villabonako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak espetxeratzeak saltzeko hainbat mobilizazio antolatuko ditu egunotan. Parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!