3,2 kilometro ditu bidegorriak eta bertan, oinezkoek izango dute lehentasun. Txirrindulariek 20 km/h abiadura muga errespetatu beharko dute. Hamabi hilabete iraun dute lanek eta etorkizunean, Amasa-Villabonarekin batuko duen sarea erakitzeko proiektua martxan dago.
Bidegorri berria egiteaz gain, zuntz optikoa sartzeko ere baliatu dituzte lanak. Datorren urteari begira, bidegorria argiztatzeko lanak egitekoak dira, eguneko hogeitalau orduetan erabiltzeko moduan izan dadin.
Inaugurazio ekitaldira hurbildu direnek, bidegorria erabiltzeko deia zabaldu dute. "Bidegorria egina dago, orain, herritarrak erabiltzera animatu nahi ditugu. Oso bide polita da eta merezi du", adierazi du Iñaki Amenabarrek.