Lehen argazkian, hildako ardi bat ikus daiteke Asteasu errekan, plazatik 400 metro ingurura dagoen gune batean. Egun asko pasa omen zituen bertan animaliaren gorpuak eta irakurleak dioenez ez da horrelako zerbait gertatzen den lehen aldia. Bigarren argazkian berriz, Aiarako errepidean egin berri dituzten lanak ikus daitezke. Autoen abiadura murrizteko neurriak hartzeaz gain, zebra bidea margotu dute bertan. Aiurrira bere kexua helarazi duen irakurlea, zebra bidea puntu horretan jarri izanaz mintzatu da: “urteak dira hortik Elizmendira ezin dela igo, herri bidea itxi egin baitzuten inguruko zelaien jabeak”.