Amaia Agirre, garaile Lazkao Txiki bertso paper lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 16a, 14:36

Irailaren 14an egin zen, Ordizian, Lazkao Txiki bertso paper lehiaketako sari banaketa eta Amaia Agirre izan zen garaile helduen mailan. Asier Imaz izan zen bigarren eta Manu Goioganak lortu zuen hirugarren postua.

Gazteen mailan Ainhoa Mujika sailkatu zen lehen postuan eta Itziar Unanuek erdietsi zuen bigarren postua. Gaztetxoen artean berriz, Maialen Urkizu izan zen garaile Mikel Iturriotz eta Paul Iruretagoienaren aurretik. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!