Oria merkatal elkartearen I Azoka berezia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 16a, 11:08

Irrintziko azokaren biharamunean, Oria merkatal elkarteak antolatuta, I Azoka berezia izan zen Errebote plazan. Villabonako 11 merkatarik jarri zuten saltokia eta salneurri baxuagoan, denetariko aukera zabala eskaini zen. Antolatzaileak oso gustura geratu ziren inguratutakoen erantzunarekin. Mari Jose Irazusta, Oria merkatal elkarteko lehendakariordeak asko saldu zela azpimarratu zuen, "errepikatzeko moduko esperientzia izan zen. Herritarrek oso ondo erantzun zuten". Postuez gain, taberna ere jarri zuten eta generorik gabe geratu zen.

Antolatutako ekimenek harrera ona izateak aurrera jarraitzeko indarra ematen duela esan zuen Mari Jose Irazustak. Epe laburrean, badituzte egitasmo berriak, "irailaren 17an hasita, eskaparatismo ikastaroa egingo dugu elkarteko 17 merkatarik. Aurrerago, berriz, informatika  ikastaroari heldu nahi diogu". Urtero legez, herri giroa indartzeko, Gabonetan ekintzak antolatuko dituzte.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!