Irrintzi elkartearen XIII. Azoka berezia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 16a, 10:59

Joan zen larunbatean, Irrintzi elkarteak antolatuta, XIII. Azoka berezia izan zen Errebote plazan. Eguraldiak ez zuen lagundu baina, jende ugari gerturatu zen eguerditik aurrera. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako saltzaileek jaki eta edari zabala eskaini zuten, besteak beste.

Eguerdian, urteroko elkarteen arteko Isats gisatuen lehiaketa izan zen. Zizurkilgo Ibaiertz elkartea izan zen garaile, Amasako Zunbeltz bigarren eta Villabonako Behar Zana hirugarren. Epaimahaia Zuloaga Txikiko Iñaki Etxeberriak, Iturri Goxoko Jokin Zabalak, Saustako Mikel Zuaznabarrek eta Txapelduneko Jorge Costa sukaldariek osatu zuten. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkie urtero platerik goxoena aukeratzen egiten duten lanagatik.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!