Igande honetan Extremadurako eguna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 15a, 11:14

Datorren igandean, irailak 21, Extremadurako eguna ospatuko da Urnietako San Juan plazan. Besteak beste, bertan izango dira, Andoaingo Triana sevillana taldea eta Donostiako Extremadurako etxeko Virgen de Guadalupe dantza taldea. Urteroko moduan jaiaren ardatza udaletxeko arkupetan Extremadurako produktuekin jarriko dituzten postuak izango dira. Bertan, hainbat janari eta edari erosi eta dastatzeko aukerarekin batera, lurralde hura ezagutzera ematen duten eskuorriak ere izango dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!