Zirkulazio aldaketak Elbarrenan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 12a, 11:14

Kros mistoa, asto karrera eta auto slaloma burutzen diren bitartean trafikoan aldaketak izango direla adierazi dute udal arduradunek:

Gertaera: I Kros Mistoa
Eguna: Irailak 12 (ostirala)
Ordua: 19:00etan
Afekzioa: Ugare Auzoko, Aurrera Plazako eta Ernio Bidea, 26 zenbakira arteko irteerak  moztuta  geratuko dira probak irauten duen bitartean (45 minutu gutxi gorabehera)

Gertaera: Asto karrera
Eguna: Irailak 13 (larunbata)
Ordua: 19:00etan
Afekzioa: Ugare Auzoko, Aurrera Plazako eta Ernio Bidea, 10 zenbakira arteko irteerak Ugare Auzoko bide berritik egingo dira. Debekatutako norabidean joan ahal izango da asto karrerak irauten duen bitartean eta Udaltzainek arautuko dute.

Gertaera: Zizurkilgo II. Autoen Slaloma
Eguna: Irailak 14 (igandea)
Ordua: 9:00etatik 14:00etara
Afekzioa: Ugare Auzoko, Aurrera Plazako eta Ernio Bidea, 10 zenbakira arteko irteerak Ugare Auzoko bide berritik egingo dira. Debekatutako norabidea joan ahal izango da probak irauten duen bitartean eta  behar bezala kreditatutako antolatzaileek arautuko dute.
Ernio Bidea, 12A-ko, 12B-ko, 14-24ko eta Bulandegi, 1 eta 3-ko garajeetatik, ezin izango da ibilgailurik atera, probak irauten duen bitartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!