Maila guztietako ikastaroak AEK euskaltegiaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 11a, 21:16

Ikasturte berria hasi den honetan Andoaingo AEK euskaltegiak izen emateko matrikula epea irekia dagoela jakinarazi nahi du. AEK-k maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu, hau da, behe, erdi eta goi urratsetakoak.

Ohiko euskalduntze ikastaroez gain bestelako ikastaro bereziak ere eskaintzen dira, hala nola, EGA, alfabetatze nahiz hizkuntza eskakizunetarako ikastaroak eta  HABEren 1. maila eta 2. maila egiaztatzeko ikastaroak.

Sektore bereziei zuzenduriko ikastaroak ere eskaintzen dira, besteak beste gurasoei eta merkatariei zuzendurikoak. Gurasoei zuzenduriko ikastaro horiek haurrak eskolan dauden ordutegietan emango dira; goizeko 09:00etatik aurrera eta eguerdiko 14:00etatik aurrera. Merkatarien kasuan berriz, eguerdian eta iluntzean eskainiko dira, dendak itxita dauden ordutegian.

Ikasgela
Bestalde, egunero eskolara etortzerik ez duenarentzat Ikasgela proiektua martxan mmartxan jarri zuten orain urte batzuk.

Ikasgelan parte hartzeko, ordea, partaide kopurua mugatua da. Ahalik eta azkarren izena ematea da aukera onena. Ikasgela egitasmoaren abantailak nabarmenak dira:
• Egunero euskaltegira etorri behar ez izatea.
• Ikaslearen esku dago egokien datorkion ordutegia eta erritmoa ipintzea.
• Teknologia berrien bidez euskara ikasteko aukera dauka.

Matrikulazio epea
Irailaren 26ra artekoa da eta bulegoa 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik. Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 591704 telefono zenbakir deitu deitu beharra dago edota AEK-k Extremadura 5 behean duen bulegora gerturatu. Aukera horietaz guztietaz gain, hauxe posta elektronikoaren helbidea: andoain@aek.org.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!