Mugikortasun Iraunkorraren astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 11a, 19:43

Besteak beste, Ernioaldea Udaltalde 21ek antolatuta,Mugikortasun Iraunkorraren astea izango da irailaren 22tik 28ra. Denetariko ekintza ugari, ondorengoak:

Irailak 22, astelehena

-Aduna: Bizikleten txekeoa herri eskolan.

-Zizurkil: Bizikleten txekeoa Pedro Mari Otaño plazan, 17:00etan.

Irailak 23, asteartea

-Asteasu: Bizikleten txekeoa kiroldegian, 17:00etan.

Irailak 24, asteazkena

-Zizurkil: Bizikleten txekeoa Joxe Arregi plazan, 17:00etan.

Irailak 25, osteguna

-Villabona: Bizikleten txekeoa Errebote plazan, 17:00etan.

Irailak 27, larunbata

-Villabona: Bigarren eskuko azoka Berdura plazan, 10:00etatik 13:00era. Mugikortasun iraunkorrarekin lotutako materiala (bizikletak, trizikloak, patinak, patineteak, kaskoak, kilometro kontagailuak, eskularruak, mailotak...)saltzeko aukera.

Materiala irailaren 15etik 24ra utz daiteke ondorengo lekuetan:

    -Aduna: Udaletxean, 09:00etatik 14:00etara.

    -Asteasu: udaletxean, 09:00etatik 14:00etara eta irailaren 24an, 17:00etatik 20:00etara ere bai.

    -Villabona: Udaltzaingoan, aurrez943 693 980 zenbakira deituta.

    -Zizurkil: Udaletxean eta Aurrerako Udal bulegoetan, 09:00etatik 14:00etara. Bestela 943 691 012 edo 943 693 066.

    *Materiala ekartzen duen pertsonak jarribeharko dio salneurria ekarritakoari eta merkatuan saltzen bada, dirua jabeari emango zaio. Saltzen ez dena ekarri bezalaxe itzuliko da. 

Irailak 28, igandea

-Zizurkil-Asteasu bide gorriaren estreinaldia.

    -11:00tan Zizurkilgo plazatik irteera.

    -11:30etan Asteasuko kiroldegian hamaiketakoa.

    -12:30etan Zizurkilera buelta.

    -13:00etan Zizurkilen helmuga.

Aste guztian zehar

-Bide hezkuntza lantzeko antzerkia ikastetxeetan.

-Eskolara oinez. Lehen Hezkuntzako guraso eta irakasleentzat hitzaldia ikastetxeetan.

Irailaren 29tik urriaren 2ra

-Bizikletan ibiltzen ikasteko helduentzako ikastaroak. izena emateko epea irailaren 16tik 24ra luzatuko da. 656 728 085. 35 euro pertsonako.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!