Urnietako pilotariak, hasteko prest

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 10a, 20:52

PILOTARIEN DENBORALDI BERRIA
Dagoeneko hasi dute UKE Pilota sailekoek 2008-2009 kirol urtea. Nobedadeekin gainera, kamiseta berriak estreinatuko baitituzte. Babesle aldaketarekin datoz oraingoan; aurrerantzean Oianume jatetxearen iragarkia marraztuta agertuko dira herriko pilotarien arropak. Honakoak dira, orain artean datozen hilabeteetan ospatzekoak diren txapelketa desberdinetan parte hartzeko osatu dituzten taldeak:
Eskuz, Kadeteak
Urnieta 1: Unai Garin, Aritz Lizaso.
Urnieta 2: Ander Oiarbide, Julen Pagola, Aitor Pagola.
Urnieta 3: Julen Loitegi, Ahetze Etxeberria, Unai Arozena.
Seniorrak
Eskuz banaka: Mikel Garaialde.
Eskuz binaka eta trinketan: Jon Pagola, Mikel Garmendia.
Trinketa, Jubenilak
Trinketan: Asier Azpiroz, Mikel Garaialde.
Pala, Emakumezkoak
Karmele Urbistondo, Arantxa Goenaga, Sare Esnal.
Pala, Gizonezkoak
Antton Jauregi, Juan Karlos Erasun, Xabier Amantegi, Borja Fernandez, Iñaki Unzalu, Aritz Zubillaga.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!