Normaltasun horretan lagungarri gertatzen ari dira Sorabillakoaren antzeko saioak. Hirugarren edizioa izan da aurtengoa, eta jada ikusle mordoa eta fidela bereganatu duela esan daiteke.
Maika Aristegi, Maider Manzisidor, Marijose Sardon eta Ane Arrospide bildu ziren frontoian oraingo honetan. Nork bere modalitatean jardun zuen lehenbizi: Aristegi eta Manzisidor aizkoran, Sardon harri jasoketan, eta Arrospide ingude proban. Erakustaldi horiek amaituta, Sardon-Aristegi eta Arrospide-Manzisidor bikoteak osatu, eta aizkoran eta txinga zein trontza probetan aritu ziren. Lehenbiziko bikotea irten zen garaile.
Josean Amenabar aurkezle aritu zen. Harrijasotzaile izandako Intsusain baserriko semeak grazia handiz eman zituen azalpenak; uneren batean, gainera, mikrofonoa utzi, zerra hartu eta trontzari ekin, ekin zion.